ALBISTEAK

Adin-adin egitasmoa Iturbide egoitzara itzuli da

Eneko Azurmendi Barrena

Ane Zuazubiskar eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak aritu dira bertsotan, egoiliarren gozamenerako. 2024az geroztik, etenda zegoen egitasmoa.

Adin-adin egitasmoaren baitan, Ane Zuazubiskar eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak Arrasateko Iturbide egoitzan egon dira gaur goizean. Azaroan zehar, gainera, beste hiru saio egin dituzte. Azpeitian (San Martin), Tolosan (Iurramendi) eta Donostian (Zorroaga.

Urte askotan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan du Lankuk antolatzen duen egitasmoak, baina, 2024az geroztik, etenda egon da. "Aurten, hutsunea handitu ez zedin Laboral Kutxaren laguntza izan dugu eta lau egoitzatan saioak egin ahal izan ditugu", azaldu dute bertso zerbitzutik. Era berean, Bizkaian hamaika saio egin dituzte eta Nafarroan, aldiz, zazpi, administrazio publikoen laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak