Debagoiendarrak mundutik saioan Hodei Letona Erretolatza arrasatearra izan da, asteon. Munichen (Alemania) bizi da duela hiru urte, eta, bertako bizimoduaren berri eman du gaurko saioan. Hirian ikusi beharreko lekuez, hango bere bizimoduaz eta Oktoberfest jaiaren ingurukoak izan ditu berbagai, besteak beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.