Otxoteen doinuek hartu dituzte alde zaharra eta San Frantzisko eliza

Julen Murua Mesonero

San Frantzisko elizan abestu dituzte lehenengo kantuak, eta alde zaharreko tabernetan aritu dira ostean III. Otxote topaketan izan diren koruak. Bideoan, elizan denek batera abestu duten Raimundo Sarriegiren Festara kantua.

Durangoko Astarloa, Donostiako Ozenki eta Errenteriako Karnaba otxoteak gonbidatu ditu Txorbelak, Arrasaten egin den III. Otxote topaketara. Zazpi urte igaro dira azkenengoz Arrasaten Otxote topaketa egin zenetik, eta Txorbelako kide Mikel Balanzategik adierazi du "gogo handiarekin" prestatu dutela eguna. Bina kantu abestu ditu otxote bakoitzak San Frantzisko elizan, eta azkenengo biak denek batera abestu dituzte. Ostean, alde zaharreko txoko ezberdinetan banatu eta tabernetan kantuan ibili dira guztiak. Txoko, Ezkiña, Irati, Aterpe, Kajoi eta Plus Ultra tabernetan ibili dira, besteak beste.

Ohitura galduaz

Balanzategik dio Otxoteen egoera gaur egun ez dagoela oso osasuntsu. "Ohitura galduaz" doala dio, "koru mistoak daudelako" eta "otxoteen errepertorioa ez delako oso zabala". "Guk jarraitzeko asmoa dugu, baina ondo legoke norbaitek otxoteendako partitura berriak lortzea; izan ere, gaur egungo errepertorioa duela urte dezente sortutakoa da" adierazi du Balanzategik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak