Ibilbide gidatuan azalpenak emango ditu Ibon Irastorzak, Arrasateko mugarriak aztertzen aritu den mendizaleak, AZEko Jose Angel Barrutiabengoarekin batera. Arrasate, Oñati eta Aretxabaleta arteko lau mugarri izango dituzte hizpide. Aipatzekoa da zonalde horretako lehen mugarrien aipamenak XV. mendekoak direla.
Irastorzaren eta zientzia elkartearen ikerketen arabera, Arrasaten 72 mugarri egon beharko liratezke, baina 28 desagertutzat ematen dituzte, ondare historiko horien zainketan jarraipenik egin ez delako. Etorkizunera begira, mugarriak berroneratzea gustatuko litzaieke, eta herriko mugetan barrena ibilbide batzuk atondu ahal izatea.
Urriaren 17ko Ibilbide gidatuaz gain, esku artean duten beste egitasmo bat azaroko Iragana Astintzen hitzaldi zikloa da. Aurreratu dutenez, Gomestio baserri historikoa izango da landuko duten gaietako bat.