Harrobiko jokalariak oinarri dituen taldea da Ointxe, maila horretan jarduteko baina, kanpotik etorritako fitxaketekin osatu behar da taldea. Hala, iazko taldetik jarraituko dutenak, Izar Bedia, Uxue Etxarte, Joana Antonio, Sonia Gutierrez, Naroa Garai eta Nerea Kabue izango dira. Vanessa Bautista, Maider Castellano, Iratxe Perez, Sabrina Molina, Ana Flores eta Desi Zafra aldiz, taldea indartzera datoz; sei fitxaketa guztira. Fitxaketa horietako batzuk taldearekin entrenatzen hasiak dira, eta, adierazi dutenez, "oso gustura" dabiltza aurredenboraldi honetan.
Partidak, aretxabaletan
Urriaren 4an hasiko du denboraldia, etxetik kanpo, Xerezen. Kilometro batzuk egin beharko dituzte neskek, izan ere, oraingo honetan, Kataluniako zazpi talde, Valentziako Erkidegoko bi, Zaragozako bat, Jerez de la Fronterako talde andaluziarra eta beste bi euskal talde izango dituzte aurkari. Etxeko partiduei dagokienez, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatuko dira, Iturripe berrizteko proiektua dela medio.
Gizonezkoak ere lanean
Bestalde, Ointxek sare sozialetan iragarri duenez, Lehen Maila nazionalean ariko den gizonezkoen taldeak ere hasi ditu entrenamenduak. Irailaren 27an, etxetik kanpo, Navasketen aurka estreinatuko dira, Euskal Kopan.