Udalak guztira 45.006,95 euroko (BEZ barne) aurrekontua bideratu du hobekuntza hauetara, eta Excavaciones Arrasate enpresak dihardu lanak egiten. Zalduspeko behin-behineko aparkalekuko lanak uztailaren 6an hasi zituzten, eta lau astez luzatuko da. Tarte horretan aparkalekua ezingo da erabili
Drainatze zangak instalatzeko lanak bukatzean hormaren kontrako ertzak garbituko dituzte, lurrak eta landare-hondakinak kenduz.
Zalduspeko eremua eraldatzeko plan-integralak aurrera egin dezan, Udala jabe pribatuekin eta beste erakunde batzuekin lanean ari da, proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa bermatu eta eremu osoaren ordenazio berria zehazteko.