San Juan egunez, su artifizialen ostean Monterron parkeko kontzertua entzutea ohitura bihurtu da arrasatear askorendako. Aurten baina, ez da su artifizialik egon, sute arriskua dela eta. Horien faltan, Galiziatik etorritako Fillas de Cassandra taldeak, Maria Soa eta Sara Faroren ahotsek gidatutako erritmo biziko kontzertu koloretsua eman zuen atzo gauean, Monterroneko eserlekuak beteta zeudela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.