Eskubaloian jokatu eta eskubaloiaz gozatu dute

Mireia Bikuña 2026ko ekainaren 13a

Arrasate Eskubaloi Taldea osatzen duten kideek elkarrekin ospatzen dihardute. Egungo kideak eta kide izandakoak batu dira, hirugarren aldiz, eskubaloia erdigunean ipintzeko asmoz.

Goiz partean partiduak jokatu dituzte. Mailaren arabera, klubeko jokalariak, mutilak eta neskak, nahastu dituzte, eta kontrario izan dituzte euren gurasoak eta entrenatzaileak. Infantilek zazpi jokalari baino gehiago izan dituzte zelaian. Kadeteek eta gazteek, zazpi zazpiren kontra jokatu dute.

Ostean, senior mailako taldea osatzen duten jokalariek kontrario oso bereziak izan dituzte: jokalari ohiak, aurrez aurre. Haietako batzuk Lehenengo Nazional Mailan jokatu zuen taldeko kide izandakoak. Barre artea, lehia zintzoa izan dute.

Bazkaria

Ostean, guztiak elkartu dira bazkaltzeko, Iturripe kanpoan. "Halako egunak oso inportanteak izaten dira. Aspaldiko lagunekin elkartzeaz harago, eskubaloia bizirik dagoela erakutsi behar dugu. Jokalari izan ginen garaiko oroitzapen oso politak ditugu, eta beti da gozamena eskubaloian jokatzea", esan diote GOIENAri Arrasate Eskubaloiko jokalari ohi Jonan Eskibelek eta Manu Garmendiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak