Osakidetzak Kerik Gabeko Astea antolatu du maiatzaren azken astean, tabakoaren eta haren ordezko produktuen arriskuez herritarrak kontzientziatzeko helburuarekin. Ekimenaren baitan, osasun zentroetan mahai informatiboak jarri dituzte, eta infografien bidez tabakoaren kalteak eta kearen arriskuak azaldu dira. Halaber, erretzeari uzteko eskaintzen diren baliabide eta laguntzen berri ere ari dira ematen. Jarduera hauek guztiak maiatzaren 31n ospatzen den Tabakorik Gabeko Mundu Egunaren harira antolatu dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.