Hiru partidu geratzen zaizkio Mondrateri liga amaitzeko, baina taldearen datuak ikusgarriak dira. Jokatutako 27 partiduetatik 21 irabazi ditu Riberaren taldeak eta bi bakarrik galdu. Talde sendoaren datuak dira horiek. "Taldearen bizkarrezurra mantendu dugu, eta aurten pausu bat gehiago eman dugu entrenatzaile taldean. Jokin batu da eta horrek beste baliabide batzuk eman dizkigu", esan du Arkaitz Ribera entrenatzaileak
Denboraldi hasieran Bigarren B mailarako igoera zuten helburu nagusi, azken bi urteetan ataria geratu ostean. Espainian, gorago, bi kategoria baino ez daude. Balentria ikusgarria lortu du, hamahiru urteko ibilbidea bakarrik duen klubak. Hala, klubeko jokalariek eta arduradunek erabaki eta adostu dute igoera ospatzeaz harago, hurrengo denboraldian Bigarren B mailan jokatuko dutela. "Kevin Barranca eta Xabi Gorroñogoitia kapitainak zuzendaritza kide ere badira, eta hasita daude aurrekontua estaltzeko behar dugun laguntzaren bila", gaineratu du Riberak.