'Sona' bideopodcasta estreinatu du Guau audio plataformak

Hasier Larrea 2026ko maiatzaren 5a

Arrasateko Rumba tabernan egin dute euskal musikari eskainitako bideopodcast berriaren aurkezpena. Jokin Bereziartua bideopodcastaren gidariak eta Maite Goñi EITB Mediako Irrati eta Audio zuzendariak eman dituzte Sona-ren gaineko xehetasunak, eta Flako Fonki-k hainbat kantu abestu ditu zuzenean.

Abao Komunikazio Agentziak ekoiztuta, Sona ikus-entzunezko produktu berria argitaratu du gaur Guau EITBren audio plataformak. Lehenengo saioa ikusgai dago jada, J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcena protagonista dituena. Haien ostean igaroko dira saiotik, besteak beste, Kaparrak taldea, Julen Goldarazena Flako Fonki, Silitia, Mirotz eta Hodei Barroso. 

Bistan denez, lurralde eta estilo ezberdinetako artistak izango dira protagonista, euskal musikaren aniztasuna eta aberastasuna erakutsiz. Helburua "Euskal Herriko mapa musikala osatzea" izango dela adierazi du Goñik. Guztira hamar talde edo bakarlari gonbidatuko dira, eta bakoitzak beste artista, talde edo musika-eszena batzuk proposatuko ditu, "mapa musikal kolektibo hori osatzen laguntzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak