Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna izango da maiatzaren 21ean, eta horren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Arrasateko Aniztasun Mahaiak, hilabete guztian zehar.
Ekimen horren helburu nagusia da "herriko kultur aniztasuna ikustaraztea, aberastasun horren erakusleiho izatea eta aniztasunaren aitortza zein errespetua sustatzea". Aurten ere, jai giroaz gain, aldarrikapenak leku garrantzitsua izango du, izan ere, Mahaiak gogorarazi nahi izan du "eskubideak ez direla modu berean bermatzen pertsona guztientzat". Hori dela eta, justizia soziala aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute, besteak beste, Aniztasunaren Egunean, maiatzaren 21ean.
Herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte prestatu dituzten ekintzetan parte hartzera, "aniztasuna ez dadin soilik ospakizun bat izan, baizik eta gizarte kontzienteago eta bidezkoago baten oinarria".
Maiatzeko egitaraua
Hilaren 21a izango da egun garrantsitsua, baina egitarau oparoa aurkeztu dute.
Maiatzak 8: Bizipoz eguna.
- Ordua eta lekua: 17:00etan, Biteri Plazan.
- Ekintza: Bizipoza photocall-a eta informazio puntua.
- Antolatzailea: Txatxilipurdi Elkartea.
Maiatzak 9: Kultur aniztasun jaia.
- Ordua eta lekua: 11:30etik aurrera, Erguineko eskolan.
- Antolatzailea: Arrasate Herri Eskola Guraso Elkartea.
Maiatzak 10: Fronte polisarioaren sorreraren urteurrena.
- Ordua eta lekua: 16:00etatik 20:00etara, Biteri Plazan.
- Antolatzailea: Arrasateko Sahaar Komunitatearen Kultur Elkartea (ASKKE).
Maiatzak 10: Bizilagunak.
- Ekintza: Bazkaria etxean edo parkean –Ezagutzea elikatzen–.
- Antolatzailea: Gipuzkoako SOS Arrazakeria.
Maiatzak 11 eta 13: Arrasaten nik kontatzen dut.
- Ordua eta lekua: 11:00etatik 13:00etara.
- Maiatzak 11: Biblioteka kanpoan.
- Maiatzak 13: BAZeko sarreran.
- Antolatzaileak: AMS eta Garagune Arrasate.
Maiatzak 18-22: Aniztasunean jolasten.
- Ordua eta lekua: Goizetan zehar, ikastolako jolastokietan.
- Antolatzailea: Arizmendi Ikastola.
Maitzak 20: Ipuin kontaketa: Zoriontsu izateko gakoak.
- Ordua eta lekua: 18:00etan, Udalpe plazan.
- Antolatzaileak: Arrasateko Udala eta Ekin Emakumeak Elkartea.
Maiatzak 21: Mugarik Gabe lehiaketa
- Hartzaileak: LH5 eta LH6 mailako ikasleentzat.
- Antolatzailea: Amerika Elkartea.
Maiatzak 21: Aniztasunaren eguna –Herriko plazan–.
- 10:00 - 13:00: Aniztasunaren Azoka.
- 11:00etan: elkarretaratzea –Oinarrizko bizi eskubideen defentsan
Aniztasuna erdigunean lelopean–. - 11:30ean: Mugarik Gabe lehiaketako lanen aurkezpena.
- 12:30ean: Tratu Onen Arpillera Ibiltaria-ren aurkezpena.
- Antolatzailea: Aniztasun Mahaia.
Maiatzak 22: Auzoko elkarrizketak.
- Ordua eta lekua: 17:00etan, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.
- Antolatzailea: Ekin Emakumeak Elkartea.
Maiatzak 28: Bizipoz tailerra: Zer da aniztasuna?
- Hartzaileak: LH3 eta LH4 mailako ikasleak.
- Antolatzailea: Txatxilipurdi Elkartea.