ALBISTEAK

'Herri zaintza helburu. Eraldaketarako gakoak" liburuxka aurkeztu dute

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko apirilaren 30a

Udalbiltzak, Emaginek eta aditu mahai batek elkarlanean osatutako gida praktikoa aurkeztu zuten atzo arratsaldean Arrasateko udaletxeko pleno aretoan. Zaintza lanak eraldatzeko premia, tokiko adminsitrazioetara eta politika publikoetara nola jeitsi asmatzeko gogotik sortutako liburuxka da. 

Herri zaintza helburu. Eraldaketarako gakoak liburuxka zaintza krisi testuinguruan sortu dela adierazi du, Miren Aranguren Etxarte, Emagineko kideak. Euskal Herrian geroz eta herri gehiagotan zaintza lanak eraldatzeko premia zegoela identifikatu zuten, mugimendu feministak hauspotutako eztabaida sozialaren ondorioz, besteak beste. Bizi den errealitate hori, tokiko administrazio eta politika publikoetara nola jeitsi asmatzeko gogoarekin hasi zuten liburuxka idazteko prozesua. 

Diziplina ezberdinetako 15 aditu inguru elkartu dira urte bateko hausnarketa prozesuan eta gida praktiko hau "eztabaida luze baten emaitza" dela adierazi dute. Zaintzaren ikuspegi anitza txertatu nahi izan dute.

Gida praktikoa: publiko zabalarentzat

Gida praktiko honek oinarri teorikoak eta eskuhartze zehatzak batzen ditu.  Azaldu dute tokiko administrazioan lan egiten duen pertsonari, teknikariari, ordezkari politikoari edo mugimendu feminista zein auzo elkarte bateko kideari balio diezaiokela adierazi dute. 

Atzo Arrasaten izan zen baina, aurkezpenak egiten ari dira Euskal Herri osoan zehar,  zaintzak eraldatzeko prozesuak garatzea indartzeko asmoz. Paperetik harago, ekintzara pasatzea nahi dute; zaintzaren, erronka konplexuari heldu nahi diote, konpromiso kolektiboarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak