Herrian dauden elkarteak aurkeztuz egin diete ongietorri ekitaldia, herritar berriei

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko apirilaren 19a

Dantzariak, herritarrei ongietorria egiteko prest.

AED, SOS Arrazakeria, Txatxilipurdi elkartea, Saharar elkartea, Ekin Emakumeak elkartea, IMME elkartea, Amerika elkartea eta Udal euskaltegia aurkeztu diete herrira bizi izatera etorri direnei, eguerdian Biterin egin duten ongietorri ekitaldian.

Lore Gazteak dantza taldekoak eta Txikitxu Arrostaitz dantza taldekoak ere izan dira Udalak antolatu duen herritar berriendako ongietorri ekitaldian. Aurreskua dantzatu diete bertan izan diren herritarrei eta Maider Morras alkateak hartu du hitza lehenengo. 

Alkateak esan du "harrera herria" dela Arrasate, eta besteak beste, herrira bizi izatera etorri diren pertsonek izan dituzten haurrengatik, Arrasate dela Euskal Herrian biztanle kopurua handitu duen herri bakarrenetarikoa.

Maider Morras, ekitaldira joandakoei ongietorria egiten.

Alkatearen hitzen ostean, banan-banan ondorengo elkarteetako ordezkariek hartu dute hitza: AED, SOS Arrazakeria, Txatxilipurdi elkartea, Saharar elkartea, Ekin Emakumeak elkartea, IMME elkartea, Amerika elkartea eta Udal euskaltegia. Guztiek adierazi dute elkartetako ateak zabalik daudela.

Ekitaldian izan diren herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak