Oriotik abiatu, Bartzelonan bizi izan, eta bidean sortutako begirada berriekin itzuli zen etxera. Itzulera horretan jaio zen Berpiztu, bere lehen inflexio-puntua izan zen proiektua.
Baina zer dago irudi horien atzean? Noiz bihurtzen da begiratzea ofizio? Zer esaten du irudi batek hitzek ezin dutenean? Eta kanpoan bizitzeak benetan aldatzen al du sortzaile baten begirada?
Peryferyka Podkast-eko atal honetan, Gozategiren sorkuntza-prozesuan murgildu gara: Berpiztu proiektuaren hamabost kapsulak, emozioa, soinua eta irudiaren arteko elkarrizketa; eta oraindik plazaratu gabe dagoen Garraxia proposamen berria aztertuz.
Atal honetan kamerari buelta eman diogu, irudien atzean dagoen artistari begiratzeko.