PERYFERYKA PODKAST

Peryferyka Podkast 6: Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko martxoaren 13a

Arizona antzezlan arrakastatsuaren harira gonbidatu dituzte Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola Peryferyka Podkast-era. Lagunarteko giroa, barreak, konplizitatea eta joko txikiak… Elkarrizketa horrek erakusten du oholtza gaineko tentsio dramatikoa eta bizitza errealeko adiskidetasuna batera joan daitezkeela.

Arizona obran, Margaret eta George dira protagonista. Bi pertsonaia guztiz kontrajarri, tentsioz eta ñabardurez beteriko harreman batean harrapatuta. Baina gauza bat argi dago: Margaret eta George ez dira Aitziber eta Jon.

Podcast-ean, beraien pertsonaien eraikuntza prozesua ezagutuko dugu: nola landu dituzten ñabardurak, nola ulertu dituzten kontraesanak, eta nola sortu duten taula gaineko dinamika bizi hori. Baina, batez ere, beraien arteko benetako konexioa agerian geratzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak