ALBISTEAK

500 bat ikasle elkartu ditu First Lego League txapelketak Arrasaten

Amaia Txintxurreta Guridi 2026ko martxoaren 2a

Robotika, zientzia eta teknologia oinarri dituen First Lego League txapelketaren 17. aldiko finalak jokatu zituzten zapatuan Arrasaten, Donostian, Gasteizen eta Bilbon. Bailarakoa, Arrasateko Iturripe kiroldegian izan zen eta 500 bat ikasle elkartu ziren goizean zehar. Arkeologia gai hartuta, askotariko erronkak gainditu behar izan zituzten.

 

Arrasateko Arizmendi ikastolakoak, Bergarako Mariaren Lagundiakoak edota Oñati Institutuko ikasleak izan ziren besteak beste parte hartzen; eta erronka batzuk ondo eta beste batzuk zailtasun gehiagorekin egin zituzten.

Trebetasuna eta parte-hartzaileen arteko elkarlana ikusi ahal izan ziren Iturripen eta gaztetxoak ilusioz jardun ziren erronkei aurre egiten. Gomendatzeko moduko ekimena dela azpimarratu zuten.

Gaztetxoen lana gertutik jarraitzen

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du First Lego League, eta bertako, Mondragon Unibertsitateko edota Arrasateko udaleko ordezkariak ere izan ziren Iturripen. Nola ez, gaztetxoen gurasoek ere gertutik jarraitu zituzten seme-alaben erronkak eta lanean aritu zirenendako ere egun polita izan zen.

Gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea helburu duen lehiaketa, zazpigarren aldiz jokatu da Arrasaten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak