ALBISTEAK

Emakume Master Cup: emakumeen artean esku pilota sustatzen hamar urte

Eki Letona Erretolatza 2026ko otsailaren 27a

Hamar urte dira dagoeneko Emakume Master Cup Zirkuituak emakumeek esku pilotan joka dezaten mundu berri bat ireki zuenetik. Hori ospatu zuten hain zuzen ere, atzo iluntzean, Arrasaten.

Gonbidatuen artean izan ziren Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta, Arrasateko alkate Maider Morras, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko nazioartekotzeko aholkulari Arantzazu Rojo eta Laboral Kutxako Karmele Segura, besteak beste. Guztiek azpimarratu zuten txapelketak izandako ibilbidea eta garrantzia.

Erreferente izatera

Babesle eta eragile guztiez gain, ​​ekitaldian, txapelketan diharduten ia pilotari guztiak izan ziren, tartean Debagoieneko hainbat ordezkari: Arrate Bergara bergararra, Irati Betegi aretxabaletarra eta Maddalen Etxegarai oñatiarra, besteak beste. Emakume Master Cupek sortutako iraultzaren ostean, gero eta gehiago dira umeak direla esku pilotan hasten diren neskatilak. Hala, pilotan emakumezko erreferenterik ez izatetik, beraiek erreferente izatera pasatu dira.

Hamarkada bateko ibilbidea ospatzeko baliatu zuten Arrasateko ekitaldia, eta urteurrenaren harira kamiseta berriak eta emakumeentzako frakak aurkeztu zituzten "10 urteko ibilbide polit eta oparoa" irudikatuz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak