PERYFERYKA PODKAST

Peryferyka Podkast 5: Jose Mari Goenaga

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko otsailaren 27a

Goya sariak bertan izanik, Jose Mari Goenaga zinema zuzendaria eta gidoilaria gurekin izan da Maspalomas filmari buruz solasean; izan ere, Moriarti-ren eta Irusoin-en azken ekoizpenak bederatzi izendapen ditu, eta jadanik ibilbide oparoa izan du beste hainbat zinema jaialditan.

Arrakastaren erdian, Goenagak iruzurtiaren sindromeaz hitz egin digu. Produkzio handien barne tentsioez. Talde-lanaz. Zalantzez. Eta industriaren gailurrean egonda, umiltasunez mugitzeak benetan zer esan nahi duen.

Nolakoak dira norbere barruko eztabaida eta auzi propioak? Nolatan heltzen da bat Maspalomas bezalako istorio batentzat gidoia idaztera?

Goenagak, ikusmira nazionaleko garrantzia izanik, guzti horren muina argitu digu Peryferyka Podkast-eko saio horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak