ALBISTEAK

590 euro batu dituzte Harremanen aldeko kontzertu solidarioan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko otsailaren 16a

Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta Goikobaluk kontzertu solidarioa eskaini zuen egubakoitz iluntzean. San Juan Bataiatzailearen parrokia goraino bete zen Goikobalu, Goikobalu Izartxoa, Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza taldeen emankizuna zuzenean jarraitzeko.

Guztira 70 lagun inguru aritu ziren umeendako, filmetako, beste herrialde batzuetako nahiz egungo euskal musikagileen kantuak abesten. 590 euro batu zituzten, eta Harremanendako urteko hitzordurik berezienetakoa izaten da. "Urte asko daramatzagu eta berezia da. Azkenean, musikak eta soinuaren ahalmena kontzientziaziorako balio duen erraminta moduko bat da", zihoen Harreman elkarteko kide Elixabete Uriartek.

Goikobaluko lau taldeak elkartzen diren emanaldi bakarra izaten da eta gainera, urteko lehendabiziko kontzertua izan zen eurendako. Goikobalu Txikiko zuzendari Txomin Maidaganen esanetan, kontzertu solidarioetan parte hartzea aberasgarria da.

Kontzertuak Harreman elkarteari egiten duten lana ikusarazten laguntzen dio, eta emanaldi solidarioan batzen den diruarekin benetako beharra duen jendeari laguntzen diete. 2005a ezkero, Mozambikeko eta Indiako bi proiektutara bideratzen dute jasotzen duten diru guztia, eta aurten ere halaxe egin dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak