Topagune berria ireki du Ereindajanek Arrasateko erdigunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko urtarrilaren 16a

Arrasateko Ereindajanen topagune berria, gaurko irekieran.

Arrasateko Ereindajanek topagune berria ireki du gaur, urtarrilak 16, Arrasateko Otalora lizentziatua kaleko 14. zenbakian. Arrasaten ireki duten hirugarren denda honekin bailarako zein gertuko baserritarren eta eredu agroekologikoan oinarritutako produktuak izango dira aurrerantzean. Ereindajaneko arduradunek ilusio handiz eta bazkide kopurua handituko dutenaren itxaropenez abiatu dute topagune berria. 

Ereindajaneko zuzendaritza taldeko Eider Murgoitio "oso pozik" agertu da irekierarekin: "Bide luzea egin behar izan dugu hona heltzeko. Hirugarren gunea dugu dagoeneko Arrasaten daramatzagun 14 urteotan; uste dugu lekualdaketak ezinbestekoa dugun komunitatea are gehiago indartuko duela. Ereindajanek ez du sekula erdigunean lokalik izan, eta ilusio handiz gaude". 

Arrasateko Ereindajaneko ataria, gaurko ekitaldian. 

Arrasateko Ereindajaneko koordinatzaile Edurne Kortabarriak ere zentzu berean egin du berba: "Erdigunean beste ikusgarritasun bat izango dugu eta ea bazkide kopurua handitzea lortzen dugun. Apustu handia egin dugu, eta espero dugu tamainako fruituak jasotzea". Gaur egun, Arrasateko Ereindajanen 403 bazkide dira; horietatik 22 dira bailarako ekoizleak eta gainerakoak bazkide-kontsumitzaileak.

Topagune berria irekitzeko ekitaldia. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak