Euskal Herria zure begietatik lehiaketara aurkeztu ziren 30 argazkiren erakusketa zabaldu du Artgazki taldeak. Kulturateko klaustroaren bueltan daude jarrita, horizontalak batzuk, bertikalak beste batzuk, koloretakoak zein zuri-beltzekoak. Denetan, hori bai, Euskal Herriko txoko, ohitura edo detaile bat ageri da eta 2025ean ateratakoak dira.
Erakusketa solidarioa da, beste behin. Izan ere ikusgai dauden argazkiak salgai daude, bakoitza 35 eurotan. Salmentak emandako irabazia Arrastako Mara San Jose umearendako izango da. Batten CLN1 gaixotasun arraroa du Marak, eta horri aurre egiteko bideratuko dute dirua.
Erakusketa urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura, 17:00etatik 20:00etara. Norbaiti bertan ikusgai dagoen argazkiren bat gustatu eta ekintza solidarioan parte hartuz erostea nahi izanez gero, errazak dira jarraitu behar dituen pausuak.
Arrasateko Artgazki taldea osasuntsu dagoela baieztatu du Larrañagak. Udazkeneko eta San Juanetako argazki lehiaketekin jarraitzen dute, ikastaroak ere eskaini dituzte argazkigintzan hasi gura dutenendako eta herriko ekintzetan ere parte hartzen dute, Mondraitzen edo Txikitxu Arrostaiz dantza taldeak ospatu duen urteurrenean. Hiru bazkide gehiago batu dira, berriki, gainera, taldera.