80 eta 71 irabazi zion zapatuan Smartlog Ointxek taldeak Barakaldori. Arrasatearren aurkari zuzena da Bizkaiko taldea eta hori garbi ikusi zen partida osoan zehar, norgehiagoka borrokatua izan baitzen. Bosna garaipenekin iritsi ziren partidura arrasatearrak zein barakaldoarrak, baina seigarrena Smartlog Ointxekoentzat izan zen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.