Beste urte batez, Gabonak heltzear daudela, Jostailu hezitzailea kanpaina jarri du martxan Debagoieneko Gurutze Gorriak, bailarako gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden familietako haurrei hezkuntza-jostailuak eskaintzeko helburuarekin.
Kanpaina abenduaren 4an eta 5ean abiatu zuten, Arrasateko Garagune zentroko boluntarioen laguntzarekin, eta datorren aste bukaeran ere, abenduaren 12an eta 13an, Arrasateko Eroski Hipermerkatuan egongo dira Gurutze Gorriko boluntarioak.
Gurutzeko Gorriko teknikari Alba Casaresek kanpainaren garrantzia azpimarratu du: "Aurten jostailuak bailarako 250 haurrendako lortzea da helburua, kopuru horrendako laguntza eskatu dute-eta. Gurutze Gorritik Olentzerori laguntzea da helburua eta horregatik, jostailu berriak erosi daitezke eta guk ditugun kutxetan utzi, edo jostailuak erosteko txekeak eros daitezke. Laguntza guztia ondo etorria izango da".