Arrasate Errugbi Taldeko senior mailako mutilek bolada ezin hobean jarraitzen dute. Zapatu arratsaldean, Mojategin, Durangoren aurka jokatutako partiduan berriro ere nagusitu egin ziren. Arrasatearrek 25-22 hartu zuten mendean talde bizkaitarra, eta modu horretan sailkapen buruko postuetan finkatu dira; une honetan bigarrenak dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.