ALBISTEAK

Nortasun agiria eta pasaportea tramitatzeko unitate mugikorra Arrasaten izan da

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2025eko azaroaren 18a

Abenduaren 10a, eguaztena, izango da unitate mobilaren hurrengo hitzordua. Oraingoan 16 txanda gehiago jarri dituzte eskuragarri herritarrentzat, baina hitzordu horiek bete direnez, data gehiago jarriko dituztela aurreikusten dute. 

Pasaportea eta nortasun agiria berritzeko txanda hartzea ezinbestekoa da, dena den, ziurtagiri elektronikoak eskuratzeko gailu bat ere badauka eta honetarako ez da hitzordurik eskatu behar. Abenduaren 10erako txanda guztiak beteta dauda baina oraindik ez dituzte hitzordu berriak jakinarazi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak