Enpresetan praktika jasangarriak ezartzeko prozesuei buruzko jardunaldia egin dute Arrasaten

Goiatz Arana Begiristain 2025eko azaroaren 14a

Bailara Debagoieneko enpresen elkarteak eta MUko Enpresagintza Fakultatearen baitako MIK ikerketa zentroak antolatuta, inguruko enpresetan praktika jasangarriak ezartzeko prozesuei buruzko jardunaldia egin dute Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. MIKeko ikertzaileek garatutako tresna praktiko bat aurkeztu dute; tresna aurkeztu eta enpresa ezberdinen esperientziak ezagutu.

2023an sortu zen proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, eta jasangarritasunaren inguruan Euskal Herrira egokitutako adierazle global bat sortzea du helburu, enpresa txiki eta ertainek euren praktika jasangarriak eta ingurumen irizpideak, sozialak eta gobernantzakoak diagnostikatu, lehenetsi eta hobekuntzak kudeatzeko.

AGA, Fagor Taldea eta CAF

Arrasateko AGA izan da bere esperientzia partekatu duen enpresetako bat. Lanketa honek jasangarritasunaren arloan egiten ari direnei zentzua emateko balio izan diela kontatu du Txema Elizaran zuzendari nagusiak.

Pandemia bueltan hasi ziren iraunkortasuna lantzen Fagor Taldean. Iraunkortasun koordinatzaile Aritz Otxandianok azaldu du hasieratik ulertu dutela euren proposito originalarekin –hau da, gizartea aldatzeko asmoarekin– konektatzeko marko egoki bezala, eta iraunkortasunak ondo gorpuzten duela gaur egungo gizartearen eraldaketak behar duen norabidea.

AGAren eta Fagor Taldearen esperientziak ez ezik, CAF enpresarena ere ezagutu ahal izan dute bertaratutakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak