Plaza Bizi ekimenak lehen urratsak eman ditu

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2025eko urriaren 30a

Arimazubiko eliza zaharrean elkartu ziren atzo eguaztena,  30 lagun inguru Plaza Bizi ekimenaren lehen bilera irekian. Herritarrak erdigunean jartzen dituen parte-hartze prozesu honek, mugikortasun jasangarria, naturaguneen biziberritzea eta auzoaren bizigarritasuna ditu helburu.

Plaza Bizi ekimenaren lehen bilera parte-hartzailea izan zen atzokoa eta antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Ekarpen interesgarriak jaso zituztela adierazi dute, aurretik eginiko diagnostikoa elikatzen jarraitzeko  baliagarriak direnak. Hasieran talde handian ideiak partekatu zituzten, eta ondoren lan-taldeetan garatu zituzten proposamenak. Gainera, 2040ko Arimazubi plaza nolakoa izango den irudikatzeko ariketa ere egin zuten.

Ekimenaren bitartez espazio publiko bizi eta inklusibo bat diseinatu nahi dute, guztion artean. Horregatik, antolatzaileek dei egin diete herritarrei ez ezik, udalari, ikastetxeei, elkarteei eta auzoko eragile sozialei ere hurrengo bileretan parte hartzeko: azaroaren 19an, abenduaren 10ean eta urtarrilean egingo dira hurrengo saioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak