ALBISTEAK

Gripearen aurkako txertoa hartzen duzu?

Aitor Agiriano Arrese 2025eko urriaren 29a

Urriaren 6an abiarazi zuen Osakidetzak gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina. Sei hilabete eta 5 urte bitarteko biztanleek, arrisku-taldeko herritarrek eta 65 urtetik gorakoek izan dute lehenengo txertoa hartzeko aukera. Iazko datuekin alderatuta, kutsadurak gora egin du aurten eta Osasun Sailak lehenbailehen txertoa jartzeko gomendioa luzatu du, gaixotasunak prebenitzeko baliabiderik onena delako, eta baita osasun konplikazioak saihesteko ere.

Bizkaian eta Gipuzkoan du gripeak intzidentzia altuena, eta bi lurralde horietan aurreratu dute txertaketa. Araban, printzipioz, jatorrizko planari eutsiko diote. Hala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 100.000 biztanleko 78,58koa da intzidentzia, eta batez ere Bizkaian du eragina: 118 kasu erregistratu dituzte 100.000 biztanleko, gaur gaurkoz; Gipuzkoan, 45,24ko da datua; eta Araban, azkenik, 15,22koa. Horren aurrean, urriaren 24an, txertogunea jarri zuten martxan Bilbon.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak