Denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Smartlog Ointxe! taldeak

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko urr. 26a, 10:34

Joan den jardunaldian Mataroren aurka galdu ostean, bere hirugarren garaipena eskuratu du Smartlog Ointxe! taldeak Siroko Gijon taldearen kontra (77-65).

Jokatutako lau partidetatik hiru irabazi ditu Arrasateko taldeak, Iturripen garaipen garrantzitsua lortu baitu David Peñak zuzentzen duen taldeak Siroko Gijonen aurka

Lehenengo laurdenean, defentsan partidua sartzea kosta egin zaio Arrasateko taldeari, baina erasoan bikain aritu dira markagailuko abantaila ondo kudeatzeko. Apurka defentsa sendotzen joan da Smartlog Ointxe! eta orduan aurkaria baino gehiago izan dira moredunak Iturripeko kantxan. 

Azkeneko laurdenean Xixongo taldeak presio gogorra egin du, eta etxekoek sufritu egin dute. Arrasateko taldea apur bat erlaxatu egin da defentsan, baina azken emaitza 77-65ekoa izan da. 

"Azken laurdenean apur bat trabatu egin gara erasoan, baina beste hiru laurdenetan nagusi izan garela esango nuke. Gure oinarria defentsa da, eta aktibatzen garenean erasoan ere asko nabaritzen dugu. Denboraldiaurrean eta jardunaldi hauetan egiten ari garen lanak saria izaten ari da lau norgehiagokatik hiru irabazi ditugu-eta. Hori, motibaziorako eta lanean jarraitzeko, ezinbestekoa da", azaldu du David Peña entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak