Goiena gertutik ezagutzeko aukera izan dute Goienagusikoek egunotan

Txomin Madina Milikua 2025ko urr. 21a, 15:11

Atzo, Goienako zuzendari nagusi Iban Arantzabalek hitzaldia eskaini zien Arrasateko Kulturateko areto nagusia bete zuten kideei; gaur, kide horietako hainbat eta hainbat izan dira Goienaren egoitzan, bertan zer lan eta nola egiten den ikusten.

Azken egunotan Goienagusiko kideek bertatik bertara eta sakon ezagutu ahal izan dute Goiena Komunikazio Taldea.

Atzo, Goienako zuzendari nagusi Iban Arantzabalek hitzaldia eskaini zien Arrasaten. Hala, aurten 25 urte betetzen dituen komunikazio taldearen orain arteko ibilbidearen eta egungo egoeraren berri eman zien Arantzabalek Kulturateko arto nagusia bete zuren Goienagusiko kideei. Eta horren ostean, gaur Goienak Arrasaten duen egoitza eta bertan egiten den lana ikusi ahal izan dute 50 lagun inguruk.

"Neuk ere atzo eta gaur artean asko ezagutu dut Goiena atzo eta gaur artean. Ez dakit erabat ezagutu dudan, erpin asko dituelako, baina sorpresa atsegina izan da", azaldu du Goienagusiko lehendakari Mikel Tatiegi oñatiarrak, eta atzoko eta gaurko ekintzek interesa piztu dutela gaineratu: "Nik neuk ez nuen espero, baina gaurko bisitarako hiru txanda ezberdin antolatu behar izan ditugu. Eta atzoko hitzaldian ere 100 lagun inguru batu ginen"

Iban Arantzabalek, bere aldetik, Goienagusikoen jakingura azpimarratu du: "Beti pentsatu izan da Goienak papereko produktu bat eta telebista bat egiten dituela, baina atzoko hitzaldiarekin jabetu ziren dezente gauza gehiago egiten direla eta gaurko bisitekin indartu egin da hori".

Bi erakundeetako ordezkariek Goienaren eta Goienagusiren arteko hartu-emanak estutzeko borondatea ere erakutsi dute.

Ezagututakoarekin harrituta

Aurretik gehiago edo gutxiago ezagutu, parte-hartzaileak gustura eta zenbait kasutan harrituta ere geratu dira bisitaren ostean. Horixe azaldu du, esaterako, Joseba Iparragirre antzuolarrak: "Teknikariarekin egon garenean konturatu gara gaur egun zein baliabide gutxirekin zenbaterainoko lana egiten den", azaldu du. Zentzu berean hitz egin du Idoia Urrutia arrasatearrak: "Ez nuen uste Goienak hainbeste produktu, aplikazio, kolaboratzaile… zituenik".

Erlazionatuak

Goiena barne-barnetik ezagutu dute Goienagusiko 50 lagun inguruk

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria urr 21, 12:30 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak