Emakumezkoen talde nagusiak bigarren denboraldia beteko du LF2 mailan. Lehen partidua irabazita, gogotsu daude hurrengora begira. Barakaldotik etorri diren Joane Legarreta hegaleko jokalaria eta Uxue Etxarte joko antolatzailea, Kataluniatik etorritako barneko jokalari Merche Carrillo eta Angolatik datorren Joana Dominales dira taldeko fitxaketak. Horien lana eta taldeak iaz hartu zuen esperientzia erabakigarriak izan daitezke maila mantentzeko orduan.
Etxera bueltan
Mutilen talde nagusiak EBA mailan jarraitzeari uko egin zion uda aurretik. Bada, Gipuzkoako bigarren mailan lehiatzen dihardu dagoeneko. Talde berria eta oso gaztea izango du Iñaki Ogarak aurten. Bada, etxera itzuli diren hainbat jokalari izango ditu; besteak beste, Beñat Barberena.