HARMAILATIK

Hiru puntu "on eta garrantzitsu" lortu ditu Mondrak asteburuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2025eko urriaren 7a

Gipuzkoako Ohorezko Erregional mailan, sailkapeneko 7. postuan dira Mondrakoak. Domekan 3-1 irabazi zuten Elgoibarren aurka, Mojategi futbol zelaian jokatutako partiduan. Lehen zatia berdinketarekin amaitu bazen ere, bigarrenean bi goleko aldea lortu zuten arrasatearrek, eta 3-1 amaitu zen norgehiagoka. Honenbestez, hiru puntuak etxean geratu ziren. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak