Asier Azkarate Moreno 03:27:42 denbora eginda igo zen podiumaren goiko postura eta bigarrenean geratu zen Markel Urigoitia Zamakona, segundo bat gehiagorekin: 03:27:43. Elkarri besarkatuta sartu ziren helmugan. Hirugarrena izan zen Endika de las Heras Fernandez beasaindarra, 03:32:05 denbora eginda.
Emakumezkoen artean, ostera, Ainhoa Intxausti Berasategi segurarra izan zen garaile 4:23:50 denborarekin. Bigarren gelditu zen Alba Floras Montfort, 4:31:12 denbora eginda eta hirugarrena izan zen Maider Unanue Aranburu 4:43:49 denborarekin.