Atzo ospatu zuten Arrasaten Errozioko Ama Birrjinaren omenezko erromeriaren 32. edizioa. Egitaraua goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 19:30ean amaitu zen, eta Arruena parkea izan zen ospakizunaren erdigunea. Arrasateko Al-Andalus elkarteak antolatutako jaian parte hartu zuten, besteak beste, Santurtzi, Barakaldo, Santoña, Laudio, Orereta eta Irungo elkarteetako ordezkariek.
Goizean goiz egin zitzaien harrera gonbidatuei gosari batekin, eta ondoren, Errozio Ama Birjinaren irudia Al-Andalusen egoitzatik Santa Teresa elizaraino eraman zuten erromesek. Han lore eskaintza eta meza ospatu ziren, Oreretako Concha Rociera abesbatzak eta Lourdes Oncalaren sevillana dantza-taldeak lagunduta.
Egun osoan zehar Andaluziako kultura izan zen nagusi: sevillanak, abesti tradizionalak, janari tipikoak eta kolore biziko jantzi errozieroak ikusi ahal izan ziren. Parte hartzaile askok urtero parte hartzen dute ospakizunean, eta familiarteko eta lagunarteko topagune bihurtzen da.
Ospakizunaren amaieran Blanca Palomari agur esanez iritsi zen arratsaldeko 19:30ean. Erromeria honek urteak daramatza Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren andaluziarrentzat garrantzitsua izaten, beraien sustraiekin konektatzen dutelako, eta bertako kultura eukal herritarrekin partekatzeko balio duelako.