Euren egiteko moduarekin alderatuta, hemengoa erdi-industriala dela adierazi dute eta horra heltzeko geratzen zaien bidea kontuan izanda, interesgarria dela halako ereduak lehen eskutik ikustea eta horietara nola heldu ezagutzea. Horixe da, hain justu ere, Mundukidek lankidetzaren bitartez bilatzen duena: esperientziak, baliabideak eta jakintza partekatuz, parte hartzen duten komunitateen garapen autogestionatua eta integrala bultzatzea.
Birziklatzaileen lana gizartean eta ingurumenaren zaintzan funtsezko gisa aitortzea bilatzen dute ARSOC elkartetik eta Euskal Herrira egindako bisitak aukera eman die nazioarteko elkartasun-loturak estutzeko eta euren lana ikusarazteko.
Birziklapenaren eta ekonomia zirkularraren inguruko esperientzia aurreratuak ezagutzea eta tokiko eragileekin esperientziak trukatzea izan dute helburu, baita Mundukide bera ere: zergatik eta nola sortu zen eta nortzuk osatzen duten ezagutzea, eta prozesu kooperatiboak ulertzea.