Errege Kopa jokatuko du Mondratek datorren denboraldian

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 1a, 09:49

Mondrateko jokalariak Etxebarrin, finala irabazi ostean.

Kukuyaga taldeari lau eta bost irabazita, Espainia mailako txapelketan izango dira arrasatearrak datorren denboraldian.

Ligako denboraldia hirugarren postuan amaituta, azken urratsa geratzen zitzaion Aitor Cortizasen taldeari denboraldia borobiltzeko; alegia, Errege Kopa jokatzeko txartela lortzea. Finalaurrekoetan Donipariren aurka bana berdinduta, ligako sailkapenean gorago bukatzeagatik lortu zuen Mondratek playoff-eko finala jokatzea. Finalean, liga bigarren postuan bukatu zuen Kukuyaga taldea izan zuten aurrean, eta hortaz, irabazteak besterik ez zion balio Mondrateri, Errege Kopa jokatzeko.

Partidua maldan gora jarri zitzaien arrasatearrei hasieratik, seigarren minuturako aurretik jarri baitzen Etxebarriko taldea. Eros Chinarrok lortu zuen markagailua berdintzea, baina bi minutuak egindako bina golekin, hiru eta batekoa ezarri zuten etxekoek markagailuan. Ez zuten amore eman arrasatearrek, eta Iker Uribesalgoren eta Julen Estrellaren gol banarekin eta Kevin Barrancaren bi golekin markagailua iraultzea lortu zuten, 3-5. Azken minutuetan estutu egin zuten etxekoek, markagailuko tartea gol bakarrera laburtuta, baina Mondratek ondo eutsi zion lau eta bostekoari, eta partidua irabaztea lortu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak