Mondragon City Challenge lehiaketaren hirugarren edizioko parte- hartzaileek enpresa-proiektu bat hutsetik sortzeko desafioari aurre egin behar izan diote, honako erronka hauetako edozeini helduz: erronka teknologiko eta digitala; osasun- eta gizarte-arloko erronka; edo erronka energetiko eta klimatikoa.
Ezinbesteko baldintza izan da taldeak garatzen duen proiektua kudeaketa-eredu kooperatibo batean oinarrituta egotea. Talde finalistek epaimahai profesional baten aurrean defendatu euren proiektua gaur, Amaia antzokiko finalean.