"Hausnarketa aberatserako asteburua" izan dira Arrasateko Ekotopaketak

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko mar. 30a, 11:08

"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta trantsizio ekosozialerako bidea eraikitzeko elkargunea" bilakatu dira aste bukaeran Arrasaten egin diren Euskal Herriko II. Ekotopaketak.

Jauzi Ekosoziala plataformak Euskal Herriko II. Ekotopaketak antolatu ditu aste bukaeran, eta mahai-inguruak, hitzaldiak, bertso-afariak, eta askotariko ekintzak egin dituzte Arrasateko gune ezberdinetan. Mahai-inguruak eta hitzaldiak Uarkape pilotalekuan eta Irati Topagunean izan dira, eta antolatzaileak oso gustura gelditu dira emaitzarekin, 200 lagundik gora elkartu baitira ekintza ezberdinetan.

"Asteburu polita eta aberatsa izan da. Eztabaida oso emankorrak eman dira, eta eduki oso sakonekoak. Jendeak erantzun egin du, gainera, 200 lagundik gora etorri dira-eta ekintzetara. Lanerako gai eta ideia berriekin irten gara Ekotopaketetatik", azaldu du Jauzi Ekosozialako kide Nerea Zuluagak.

"Kataluniatik, Andaluziatik, Iparraldetik... etorri dira eragileak eta ekologistak, eta haiekin hausnartzea oso aberatsa izan da. Beste bide batzuk ere zabaldu dizkigu haien ikuspegiek", gaineratu du Zuluagak.

Hitzaldia, Irati Topagunean.

Mahai-ingurua, Irati Topagunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak