Komunitate musulmanari ikusgarritasuna emateko, Ramadan afari arrakastatsua

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mar. 23a, 10:54

Hilabete honetan, martxoan, ari da ospatzen Ramadan-a komunitate musulmana eta herrian ikusgarritasuna emateko helburuarekin eta herritar guztien arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz, Ramadan afaria egin zuten zapatuan Seber Altuben.

Bigarren urtez antolatu du IMME elkarteak Ramadan afaria Arrasaten, eta elkartearen sortzaile eta zuzendari den Djamila Zereiby "oso pozik" dago aurtengoak izan duen harrerarekin. Afaria Kulturola azpiko pasabidean egitekoak ziren, haize boladengatik Eusko Jaurlaritzak ez zuelako baimenik ematen Seber Altuben karpa jartzeko, baina azkenean haizea baretu zenez eta Jaurlaritzaren oniritziarekin, Seber Altuben egin ahal izan zuten, herrian leku "ikusgarriago" batean.

Komunitate musulmaneko emakumeak, gizonak eta haurrak izan ziren, eta baita euskal jatorriko beste hainbat herritar ere. Izan ere, ekimenaren helburu nagusiak izan dira komunitate musulmanari eta bereziki emakumezkoei ikusgarritasuna ematea alde batetik, eta bestetik, herritar guztien arteko elkarbizitza sustatzea.

Askotariko jakiak banatu zituzten hamar laguneko mahaietan, eta eguzkia ezkutatu bezain pronto hasi ziren jaten, eguneko baraualdiari amaiera emateko; 19:28tik aurrera, zehazki. Lagun giroan, afaria "arrakastatsua" izan zela adierazi du Zereibyk.

Erlazionatuak

Ramadan afaria iruditan

Amaia Txintxurreta Guridi mar 23 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak