Goienagusiren aurtengorako helburua proiektua egonkortzea da

Mireia Bikuña 2025ko mar. 18a, 13:30

Goienagusik urteko batzar orokorra egin du, eta 2025erako ipini duen erronka nagusia proiektua bera egonkortzea da. Azken urteetan zabalkunde lana egin ostean, landatuko haziak zaintzea tokatzen da orain. Era berean, urteko ekintzak ondo antolatzeko, boluntarioen beharra dutela azpimarratu dute.

295 bazkide ditu egun Goienagusik, eta bizitza aktiboaren aldeko apustua egin zuen hasieratik. Askotariko ekintzak egiten dituzte urtean zehar, eta bazkideen erantzuna oso ona izan da

2024an 47 hitzaldi antolatu zituzten, eta beste hainbat ekintza egin. Besteak beste, kultura irteerak, tailerrak eta mendi ibilaldiak. Bazkideen erantzuna oso ona izan zen guztietan. Horregatik, kalitatezko ekintzak bermatu gura dituzte, baita, 2025ean ere.

Arrasateko Kulturaten egindako urteko batzarrean Goienagusiren hainbat bazkide batu dira, zuzendaritzakoen azalpenak entzuteko. 2024an bazkideen kopurua asko handitu zela kontatu dute, baina, bazkide berriendako ateak zabalik dituzte gaineratu.

Horretarako Goienagusi.eus atarian sartu, eta bertan eskatzen dena bete behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak