Zientziaz eta teknologiaz gozatzen, ikuskizun bihurtu den First Lego League lehiaketan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ots. 22a, 17:47

Kirola izan ohi da asteburutako ikuskizun Arrasateko Iturripeko kiroldegiko kantxan, baina gaurko goiza ezberdina izan da. Kirolik ez da egon, baina ikuskizuna bai. Ikuskizuna ikasleek eman dute gaur, First Lego League Euskadi lehiaketako 16. edizioko finalean.

First Lego League Euskadi erreferente bihurtu da dagoeneko ikasle gazteen bokazio zientifiko-teknologikoak bultzatzeko orduan. Gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Arrasaten jokatu diren finalek inoizko parte-hartze handiena izan dute, eta gazteek itsas azpiko bizitzaren inguruan hausnartu, ikertu eta irtenbide berritzaileak proposatu behar izan dituzte. Mondragon Unibertsitateak, Mondragon Korporazioak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako ekitaldi honek 2.800 ikasle eta 170 talde bildu ditu gaur lau egoitzatan. Mondragon Unibertsitateko Iturripeko campusean, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 ikastetxetako 43 talde aritu ziren lehian (26 Challenge + 17 Explore).

First Lego League Euskadi programaren 16 urteko ibilbidean, guztira 101 ikastetxek, 1.932 taldek, 18.800 ikaslek, 1.500 boluntariok eta 63 entitate laguntzailek hartu dute parte. Gainera, denbora horretan guztian 137 tailer eta bisita antolatu dira edizio bakoitzeko erronkari lotuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak