Lehenengo egunean, Musakolako igerilekuan zabalduko ditu ateak Txikilandiak. Bertan, ur parkea jarriko dute, igerileku handian zein txikian, 10:30etatik 13:30etara. Arratsaldean, berriz, rokodromoa, jolas gunea, 0-4 gunea, ipuin txokoa, ohe elastikoak, puzgarriak, karaokea eta gela iluna izango dira Uarkapen. Ekintzen laborategian, bitxi eta osagarri tailerra ere izango da. Gaztetxea, berriz, aurpegi margoketa eta sormen gunea egongo dira.
Hurrengo egunean ere ekintza berak egongo dira Uarkapen eta gaztetxean, goizez zein arratsaldez, 10:30-13:30 eta 17:00-20:00 bitartean. Ekintzen laborategian, berriz, goiz zein arratsaldez ihes bidea eta look aldaketa tailerra egongo dira.
Azken egunean ere zabalik egongo dira bi guneak goizeko ordutegian. Arratsaldean, ordea, Uarkape bakarrik izango da zabalik. 19:00etan, Txikilandiari itxiera emateko, Disko Festa antolatu dute Uarkapeko kantxa nagusian. Ekintzen laborategian, berriz, goizez pegatina tailerra egongo da eta arratsaldez Sua jolas erraldoia antolatu dute.
Eguneroko ekintzak
Horrez gain, egunero egongo dira 12:00etan eta 18:00etan ipuin kontaketa eta karaokea, ipuin txokoan eta kantxa nagusian. Herriko komertzio eta inguruko elkarteek emandako produktuen zozketa ere egingo da egunero, arratsaldez.
Sarrerak Musakolako igerilekuan erosi ahalko dira urtarrilaren 2an, goizean. Uarkapeko leihatilan, berriz, urtarrilak 2an arratsaldean, eta gainontzeko egunetan egun osoz eskuratu ahal izango dira.
Bonuen prezioari dagokionez, hiru egunerako bonuak 5,5 euro balioko ditu 1-3 urte artekoentzat; 9 euro, aldiz, 5 urtetik gorakoentzat. Eguneko sarrera 3 eurokoa izango da 1-3 urte artekoentzat eta 4 eurokoa 4 urtetik gorakoentzat.