Etxeko taldeak entrenatzaile berriarekin jokatu duen lehenengo partidua izan da etxean. Izan ere, Carlos Diaz entrenatzaile sevillarra ordezkatu du David Peñak, eta egindako lanarekin pozik agertu da partiduaren amaieran."Iturripen gogor egin behar dute aurkariek gu irabazteko. Gure saskibaloia egin dugu, eta aurkaria baino hobeto aritu gara. Entrenatzaile aldaketa izan arren, ondo aritu dira neskak entrenamendutan eta hori demostratu dute azken partiduetan", azaldu du David Peñak.
Parekatuta aritu dira bi taldeak lehenengo minutuetan, baina, etxeko taldea izan da aurretik partidu guztian zehar. Bigarren zatian, berriz, erasoan zein defentsan egindako lanaren ostean, aldea handitu dute, eta 35-29 emaitzarekin joan dira atsedenaldira. Ondoren bide beretik jarraitu dute Ointxe!ko neskek, eta zazpi puntuko aldearekin lortu dute garaipena.
Zapigarren postura jauzia
Hirugarren postuan zegoen aurkaria sailkapenean eta Ointxe!ko neskak berriz taularen erdigunean –bederatzigarren postuan– Hala garaipen garrantzitsua izan dela azaldu dute taldekideek partiduaren amaieran. Orain, zazpigarren postura jauzia egin dute, eta, bederatzi puntu dituzte Ointxe!koek.