Valentzian gertatutakoak eragina izan du bilketa handian

Sara Lanz 2024ko aza. 23a, 10:50

Ostiralean hasi eta gaur arratsaldera arte izango dute herritarrek Elikagai Bankurako bilketa handian parte hartzeko aukera. Gipuzkoako Elikagai Bankuak deituta, hainbat boluntariok parte hartu dute. Era berean, jasotako zati bat Valentziako Elikagai bankura bideratuko da.

Bergarako Elikagai Bankua urteroko bilketa handiena egiten ari da. Hori dela eta, atzo eta gaur artean Debagoieneko hainbat komertziotan janariaren eta bonuen dohaintza egiteko aukera dago. Boluntario gisa lanean ari den Eneritz Orunak, herritarrak bilketari ondo erantzun diotela azaldu du: "Momentuz bide onean doa bilketa. Agian, Valentzian gertatu denak jendea gehiago kontzientziatu du".

Haurrentzako produktuak

"Jendea gehien ematen ari den produktuen artean, lekaleak, arroza eta pasta daude" dio Orunak. Hala ere, beste produktu mota batzuen beharra ere dagoela nabarmendu du boluntarioak: "Haurrentzako produktuak, pure-gisako janaria eta fardelak dira gutxien jasotzen ditugunak". Horrenbestez, produktu horien falta dagoenez, horiek emateko gomendioa luzatu du.

Valentziara laguntza

Azaroko aurtengo bilketak, berezitasun bat izango du: izan ere, Valentzian tanta hotzaren ondorioz kaltetuak izan diren herritarrei laguntza eman nahi die Gipuzkoako Elikagai Bankuak. Orunak adierazi du Valentziako Elikagai Bankuaren beharren arabera, Gipuzkoakoak produktuak bertara bideratuko dituela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak