Etorkizunari "ilusioz" begiratzen dio Txatxilipurdik, 30 urte beteta

Mireia Bikuña 2024ko aza. 14a, 19:54

Erabiltzaileekin, eragileekin, langileekin, herritarrekin... ospatu du euskarazko aisialdia eskaintzen duen elkarteak 30. urteurrena. Atzera-begiratua egiteaz bat, etorkizunari begira ere ipini dira. Orain arte markatutako bide beretik jarraitzeko, irudi berria aurkeztu dute. Laranja eta more koloreak ditu oinarri.

Sebero Altuben hasi dituzte ospakizunak. Puzgarriak eskutan, kalejiran joan dira umeak, gurasoak, Txatxilipurdiko langileak eta herritarrak, Kulturolaraino. Bidean, dantzak eta erronka-jolasak egin dituzte.

Bertso eskolako kide baten agurrarekin hasi dute ekitaldi nagusia. Ostean, Txatxilipurdiren 30 urteen errepasoa jasotzen duen bideoa erakutsi dute. Elkartearen errepasoa, erabiltzaile eta langile izan direnen eta direnen begietatik eta bizipenetatik. "Herriaren ondare", "existituko ez balitz, asmatu beharrekoa", "familia", "euskarazko aisialdian erreferente"... Horrela definitu dute, besteak beste, bideoan parte hartu dutenek zer den Txatxilipurdi beraiendako.

Irudi berria

Atzera-begiratuaren ostean, etorkizunera begira ipintzeko unea heldu da. "Amesten" jarraitzeko 30 arrazoi irakurri dituzte, Txatxilipurdiko hiru langilek. Duela 30 urte markatutako bide beretik jarraitzeko konpromisoa hartu dute, eta horretarako irudi berria izango dute: laranja eta more koloreak ditu oinarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak