Ozenki elkarteak 'Lirika gaztea' emanaldiarekin zabaldu du denboraldi berria

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urr. 30a, 17:00

Ordubete pasatxoko emanaldia eskaini dute JAMEko auditoriumean euskal lirikako hiru ahots gaztek, tartean Aitor Garitano tenore bergararrak. Estibaliz Arroyo sopranoak, eta Julen Garcia baritonoak osatu dute kartela, eta haiekin batera Arkaitz Mendoza pianistak.

Ozenki elkarteak gertu du hurrengo hitzordua. Abenduaren 18rako iragarri dute Arrasateko urteroko gala lirikoa. Elkarteko kide Manu Gallardok aurreratu du Opera 2001 taldearen eskutik etorriko dela eta tartean izango dela Pucciniren heriotzaren mendeurreneko ekitaldien barruan Italian egindako txapelketa esanguratsuko irabazlea: Yeonjoo Park soprano korearra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak