Gorripideak eskaera bat egin dio Udalari, Jai Zale dohaintzan emanda. "Ekintza honekin, Gorripidearen helburua da urte luzez espazio politiko, sozial eta komunitariorako aukera eman duen lokalak proiektu sozialei lotuta jarraitzea eta, horretarako, Arrasateko Udalari doan ematea lehenetsi dugu, hark proiektu soziala garatu ahal izateko", adierazi du Juan Ramon Garaik, Gorripideako ordezkariak.
Alkateak, bestalde, esker mezua helarazi nahi izan du. "Eskerrak ematea arrasatearron izenean Gorripideari, espazio hau herriari eskuzabaltasunez eskaintzeagatik. Epe motzean irekitzea zaila izango da, irisgarritasuna bermatzeko obrak beharko dituelako, baina etorkizunean Arrasateko ehun soziala indartzeko baliatuko da Jai Zale".