Ointxe Saskibaloi klubeko Mondragon Unibertsitateak estreinaldia egin zuen pasa den zapatuan, hilaren 5ean, LF2 kategorian, lehen partidua jokatu baitzuten Iturripen. Jarrera egokia erakutsi zuten partidu osoan zehar, baina 50-54 eginda ezin izan zuten garaipena eskuratu. Zaleen animoak ere ez zitzaizkien falta, eta euretako batzuekin egoteko aukera izan zuen GOIENAk.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.