HEMEN DEBAGOIENA

Maritxuk, Madurorekin batera, Gabonak ekarri ditu Arrasatera

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urr. 4a, 20:20

Maritxu Kajoik egin du gaurkoan ere miraria, Gabonak ekarri baititu Arrasatera, Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen eskutik; izan ere, urteko sasoi hori urriaren 1era aurreratzeko erabakia hartu zuen euren herrialdean, irailean jada "gabon usaina" zegoela nabarmenduta.

Kanpaiek 20:30ak jo baino lehen jendez gainezka zegoen Arrasateko Herriko Plazan, Maritxuren miraria zein izango zain. Asko eta asko ziren Palestinari keinu bat egingo ziola uste zutenak, hala izan baita aurtengo eskapularioan ere; hala ere, sorpresa hartuko zuten haietako askok, ez baitu loturarik izan.

20:30ean itzali dituzte plazako argiak, eta txarangaren lehen doinuek eman dute mirariaren lehen pista: Hator, Hator gabon kanta. Segundo gutxi batzuetara agertu da Maritxu Kajoiren barrenean Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea, eta bere ardura izan da tela morez ezkutatuta zegoen mezu bat azaleraztea, suziriek argiztatua: Eguberri on.

Erlazionatuak

Maritxu Kajoiren miraria, argazkitan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria urr 04 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak